Karta jokoetan, gehienetan, beharrezkoa izan ohi da gure eskua ondo begiratu eta bertan duguna zer den jakitea. Zer den, noraino eraman gaitzakeen, eta helburu honetara heltzeko, zeintzuk diren eman beharreko pausuak. Kontu handiz egin beharreko lana dugu hauxe.
Baina guzti honen gainetik, kartek zer nolako aukera eskaintzen diguten pentsatu aurretik, zertara jokatzen ari garen argi izan behar dugu. Hala nola, zerbait aipatzearren, musean edo karakuloan ibiltzea ez da berdina, eskua hirukoz lepo baldin badugu.
Askatasuna dugu beraz, jokoari dagokionean, guregandik irten daitekeen jokaldirik onena nondik abiarazi dezakegun pentsatzeko. Askotan, aurkaria etsai bezala ikustera ohituta gaude, eta bikotea (jokoaren arabera noski, batzutan bikotea dugu eta bestetan bakarrik aurkitzen baikara) lagunik leialena bezala izatera. Noski, azken hau ezinbestekoa da, bikoteka denean talde lanak berebiziko garrantzia baitu.
Baina aurkarian etsai bat ikusi beharrean, garaipenaren gakoa eman diezagukeen norbait ikusten badugu, gauzak erabat eraldatu ditzakegu. Argi dago honek ez duela horrelakorik nahita egingo, baina berari adi so bagabiltza, gure garaipena sustraituko duen jokaera bat ikus genezake.
Pelotan, askotan, materiala aukeratzeko orduan, ez dugu guri hobekien datorkigun pilota aukeratuko (ez zentzu zuzen batean, noski). Posiblea eta oso erabilia da aurkakoarentzat txarrena den materiala ateratzea kantxara.
Argi izan behar dugu guk jokaera hau hartzen dugun momentuan, aurkariak berak ere kriterio berdinak ibili ditzakeela, eta horregatik argi ibili behar gara edozein ahultasun edo ohitura erakusterako orduan. Era berean, aurkariak azken hau ere kontuan hartuko duela kontutan izan behar dugu, eta ez nago bukaera gabeko gurpil batean sartzeko prest, hemendik hasierara bueltatu ahal bainaiz.
Kontu handiz ibili behar gara beraz, ixileko diplomazia honekin, eta inoiz ez utzi alde batera aurkariaren jokoan sartzea, betiere guretzako onuragarria bada. Ezin nezake buka adierazi barik, noski, jokoaz ari naizela, eta hemen aurkariak daudela, ez etsaiak. Bizitzako beste alderdi batzutan… etsaiari, gerra.