Sentitzen dut nire kideari protagonismoa kentzea, zera esan nahi dut, berak ere gaur idatzi duela, eta honen azpian dagoela.
Baina buruari bueltak emateari uzten ez diodan egun horietako bat da gaur, eta ez naiz aurkitzen ez ixilik, ez geldi egoteko egoeran, aurrera begiratzea goxoa egiten baitzait aste honen hurrengo hiru egunei dagokienean, baina atzera begiratzea ere gustoko dut. Batzutan, segun eta zer ikusten dudan, atzera botatzen dut gogo hau eta errealitaterik gordinena den orainera bueltatzen naiz. Hala ere, badaude iraganean pozten eta betetzen nauten gauzak, eta gerorako ere itxaropenak ematen dizkidatenak. Horregatik bultzatu dut azpira abesti ezin poetikoago hori.
Begiak zabaltzerakoan, dena ikusten dudanean, hainbat motatako jendea ikus dezaket. Ez da inolako doaia, edozeinek egin dezake. Gauza jartzea da. Horrela ikus ditzaket euren kasa eta eurendako bizi direnak (aupa eurak), besteen bizkarretik baina eurendako bakarrik bizi direnak (ez dira gutxi), eta besteekin eta besteendako bizi direnak. Aupa eurak. Ez dakit zergatik den hau, ez dut ezagutzen jarrera honen indar eragilea. Ez dakit euren buruekin hobeto sentitzen direlako egiten duten, ez dakit zerbait espero duten bueltan, ez dakit, egia esan... baina berdin dit.
Besteengatik, norberarentzat momentu alai bat izan litzatekeena alde batera utzi, hura laguntzeko. Beti eskatzen ibili beharrean, beti ematen dabilenari eskaini. Besteekin eztabaida bat, naiz eta izan litekeen txikiena, izan duenarengana joan eta lasaitu. Norbait bakarrik dagoenean, laguntasuna eskeini. Eta hura horrek, eskertuko du.
Horrelako gauzak ikusten ditudanean, lo geratzen naiz iraganari begira... esnatzerakoan, orainean, eskertu egiten dut jakitea, geroan ere horrelakoa den jendea hor egongo dela.