Berezkoa omen dudan kontuz ibiltzeko ohitura honekin jarraituz, eta sentimenduak eta arrazoia neurtzen dituen balantza hori ahalik eta estatikoen mantentzen saiatuz, nik ez beste inork ulertzen duen mintzaira aldrebes honetaz baliatuz, eta esker onekoa naizela erakusteko, aurreko komentarioari buruz hausnarketa publiko bat egitea otu zait gaur.
Koma gehiegi, irakurleari arnas egiten uzteko toki gutxi: hauxe da nire estiloa, azkenean inork ere ez ulertzeko. Baina adjetiboen itsaso harrotu horretan mugitu behar naizen honetan, hainbeste koma sartu beharra dago….
Dena dela, ez noa zuri buruz idaztera, agian pentsatu duzun moduan. Ez zait oso samurra egiten, ez behintzat gehiegi sentitu eta gutxiegi pentsatzen dudanean. Hala ere, zuk zeuk niri buruz idatzitakoari egingo diot gaur erreferentzia, eta bi hitz basikorekin hasiko dut balorazioa: eskerrik asko!
Ez dut testua aurrean, baina ideiaren batzuekin bai, geratu nintzen. Ekintzek gure geroa finkatzen dute, ez dago dudarik. Ez dago ezer idatzita,guk eraiki beharko dugu gure bizitza, guk ibili gure bidea, eta hortik etorriko zaizkigu emaitzak. Dena dela, nire ustea da behintzat historiaren bukaera badagoela idatzita, ez noiz, ezta nola ere, baina amaituko dela, egiten duguna egiten dugula. Baina guzti hau gertatu aurretik horrelako jendea ezagutzea pribilegio bat da.
Omen ditudan ezaugarri horietaz, ez naiz mintzatuko, zuk jakingo duzu, baina behingoagatik, utzidazu esaten, arrazoia duzula. Ez duzula toperaino sakondu, eta geratu zaren sakontasun puntuan, asmatu duzula. Gaur motz geratu naizela uste dut. Uste dut, e.

No hay comentarios:
Publicar un comentario